XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Zu atsegintzeagaitik ikasi dut, Sally.
- Zoaz emendik, lotsagabe aul ori!!!.
- Ez. Ementxe egon nai dut, Sally.
- Beste musu bat emango dizut orain.
- Ikusiko dugu ori!! Barton,,!! Luke,,!! - deadar egin zuen Sally`k zintzarria joaz.
- Artzak baiño indartsuago ziren gizon bi agertu ziren gelako atean.
- Jaurt ezazute au emendik...!!!.
- Leengoa ez duzu aski, beraz? - esan zion Mike`ri gizon aetako, batek.
- Alde banatatik inguratu zitzaizkion Mike`ri bi gizonak, betebetean.
- Urdaillean sartu zion ukabilla Mike`k ezkerretik zetorkionari eta kokotzean eman zion beste muturrekoa, makurtu zanean.
- Atzeraka erori zan gizona eta gurutzean josia bezela gelditu, besoak zabal-zabal zituela.
- Izuturik bezela gelditu zan beste morroia, lagunari gertatua ikustean.
- Zeren zai zagoz, Burton? - esan zion neskatxak.
- Oraintxe birrinduko dut, andereño - erantzun zion morroiak.
- Ukabil biak itxi eta Mike`ren aurpegiruntz abiatu zan bestea.
- Saiestu zan, ordea, Mike eta utsa jo zuten morroiaren bi ukabillak.
- Abiada artan ziolarik, bere ukabilla bidali zion Mike`k betondora eta beste morroiaren gaiñera joan zan Burton, korderik gabe.
- Beste morroirik ez al duzu... Sally?.
- Ametsetan ote nago? - esan zuen berekiko Sally`k.
- Ametsetan edo esna zagoen oraintxe ikasiko duzu.
- Berriro gerri mee artatik eutsirik, neskatxaren aora eraman zuen bere aoa.
- Atzerakadarik etzuen egin Sally`k eta gerria eta aoa aska zizkionean esan: - Neronen begiekin ikusi ez ba`nuen, ez nuen sinistuko....
- Alako emakumerik iñoiz bere besoetan erabili etzuela pentsatzen zegoelarik... KRAK!!, lurrera erori zan Mike, buruan eman zioten danbatakoaren eragiñez.
- Iriki zituen begiak, baiñan... lausoa besterik etzan bere aurrean.
- Esnatu zan noizbait.
- Burrunba erogarria nabaitzen zuen bere belarrietan, eta kirkir-otsa, berriz, buru-barnean.
- bere alboan zegozen morroi biak ere, korderik gabe.
- Beste morroi bat agertu zan, orduan, deadarka.
- Roger jauna...!! Sally eraman dute...!! Sally eraman dute...!! - Nork, ordea?.